top of page

ARAUAK

TXAPELKETAK TRIANGULAR FORMATUA IZANGO DU HASIERATIK AMAIERA ARTE

NESKA ZEIN MUTILEK PARTE HARTU AHAL IZANGO DUTE BIKOTEA EDOTA BIKOTE MIXTOA OSATUZ

​

Bi Igandetan jokatuko da. Azaroak 25/Abenduak 2. Goizeko 8tan hasi eta amaitu arte.

 

1-2-3 BIKOTEAK EUREN ARTEN JOKATUKO DUTE  16 TANTORA ZOZKETA BIDEZKO ORDENEAN.

Adib; 1-3, Irabazlea(3)-2, 2-1. (Azkena sartzen den bikoteak 5 minutuko beroketa egiteko aukera izango du.)

 

1.- PARTIDUAK 16 TANTORA jokatuko dira. Sorteoz erabakiko da zein bikote hasiko den jokatzen hiruetatik.

                            - Irabazleak jarraitzeko aukera irabaziko du.

 

2.- Tanto BIKOITZA egongo da aurkariak pilota bigarren botea egin baina lehenago ikutzen ez badu. 

     (naiz aurkariaren jokaldia izan, edota jokuan eginiko hutsa  gertatu.)

 

3.- Sakea 7. koadrotik izango da. Pasa eginez gero  bigarren sakea egongo da.

     Motz geratzea, (4 koadrora ez iristea), falta izango da.

 

4.- Palak eskutik ihes eginez gero,  tantoa galdutzat emango zaio ihes egin dion bikoteari, nahiz eta pilota ona izan.  (Arriskua sahiestu nahi da.)

 

5.- Pilotak Arambilletenak izango dira. Beltza izar txuridunak soilik egongo dira saskian. Antolakuntzak jarriko du materiala.

​

ARROPA

BIKOTEAK galtza txuri luzeak eta KAMIXETA KOLORE berdina ekarri beharko ditu.

​

SEGURTASUNA

Lagun arteko txapelketa bat izanik, ANTOLATZAILEAK EZ DIRA KARGU EGITEN GERTA LITEZKEEN ISTRIPUETAZ, beraz, fitxa federatiboa izatea derrigorrezkoa izango da parte hartzeko eta erakutsi egin beharko da.

​

Segurtasun betaurrekoak erabili beharko dituzte partehartzaile guztiek.

Ez dutenentzat antolatzaileak betaurrekoak utziko ditu.  Arau honekin ados ez dagoenak ezingo du txapelketan parte hartu.

​

Partidurik ezingo da atzeratu, ez aurreratu, ez orduz aldatu. Bikoteko kideren batek ezin badu partiduren bat jokatu ordezko bat ekarri beharko da, edota lortu ezean, bakarrik jokatzeko aukera izango luke.

​

 Errespetuz tratatu beharko dira aurkariak, epaileak eta baita antolatzaileak ere. Errespeto faltaren bat badago antolatzaileek erabakiko dute zer egin bikote horrekin (txapelketatik kanporatu ere egin ahalko dutelarik).

​

2015.png

© 2018. ETXENAGUSIA PALETA GOMA 1. TXAPELKETA

Perurena, (Auzolan) Frontoia. ASTIGARRAGA.

  • w-facebook
  • w-flickr
bottom of page