top of page

ARITZ ARREGI

ZUGANAKIKO
Zer esango nuke gutaz,
gauza gehiegi ezin esan,
ezin adierazi,
ezin hasiera eman
eta ezin amaitu.
Gogoan dut
ezagutu zintudan eguna
eta une hartan
zuganako sentitu nuena.
Momentu hartan ez nuen jakin zer zen,
baina denborak asko irakatsi dit.
Batzuk,
faltan botatzen zaitudala diote,
baina benetan zergaitia
hau den galdetzen diot
neure buruari.
Ez dut zu obsesio bihurtzerik nahi,
zugan pentsatzen dihardudan orduez gozatu nahi dut,
zoriontasuna beti ez baitago eskura.
Bihotzaren nabarmentasuna,
une horren oroimena nire barnean,
eta zu besarkatu nahiaren desira…
Zu ikusteko esperantzak esnatzen nau,
maitasunak jantzi,
eta itxaropenak zugana narama.
bottom of page