top of page

ARITZ ARREGI

ERABAKI
Ez zuen inoiz jakin bizitzari nondik heldu eta agonia-une haietan barne ahotsa entzuten ikasi zuen barne amildegian ez erortzeko.
Zein da ustekabe honen benetako arrazoia, eta, berriro zoriontsua izango ote naiz? -pentsatu zuen.
Erortzen utziko naiz.
Jausgailu batek nire ilusioak salba litzake,
baina airean lebitatzeari beldurra diot.
Oh, P. I.,
beldurren balantza desorekatzeko ordua iritsi da.
Zuretzat eta zuregatik erabaki.
bottom of page