top of page

ARITZ ARREGI

ERAHILA
Etzadazu esan lotura etetea
erahilketa ez denik,
non nire erantzunek
baliorik izango ez duten
zure nahien aurrean,
egunak daramatzazunean
lekua eta hitz egokien bila
heriotz goxo bat opa nahian,
zure kontzientziarekin lasai
bizi ahal izan zaitezen
ni ahanztura eta indiferentziaren
hilobian lurperatuz.
bottom of page