top of page

ARITZ ARREGI

EURI TXIKIA
Euria ari du.
Euri txikia.
Burua bustitzeko adina.
Kapelik ez da behar den unean.
Besarkadarik ez den bezalaxe hutsaldian.
Eta galdera berbera datorkit burura behin eta berriz;
zergaitik hiltzen da arima inoiz baino gehiago behar dugunean?
Begirazu nola sortzen den putzua tantaz tanta.
Horixe da norbere barruan sortzen den atsekabeen dosia.
Aurrez zehaztezina.
bottom of page