top of page

GOZO GAZIA

 

Gaueko ordu txikietan ezagutu genuen elkar.

 

Ez nekien zure existentziaz,

baina begirada hura ikustean nire bizitzan garrantzitsua izango zinela esan zidan bihotzak.

Maitasun geziaren ziztada jaso nuen. 

Zure irribarrak sorgintzen ninduen,

bizirik sentitzen nintzen.

 

Eta orain,

zugan daramatzazu nire bihotza,

bizipenak eta maitasuna.

 

Arren,

ez itzazu ahanzturara eraman,

iraganaren ispilutik urruntzen ari garen egun bakoitzeko lausotu egiten baitzait zure presentzia.

 

Arren,

ez gaitezan bizi-hiletan bihur gure bihotzetan,

hori baina gehiago izan baikara.

 

© 2023 by EDUARD MILLER. Proudly created with Wix.com

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube
bottom of page