top of page

OROITZAPENEN GANBARAN

 

Gaur ez dakit zenbat garen,

norbait har nezaken kontuan,

hala benetan kontaezinezkoez inguratuta bizi naizen.

 

Berriz ere oroitzapenen atea irekitzera behartua aurkitzen naiz.

Agian ez nuen ate hura inoiz itxi, baina neure esku zegoenaren jabe nintzen.

 

Atzera begira aurkitu naiz.

Itzaletatik ibiltzea ez omen da egokia,

baina eguzkia ikusteko gogorik ba ote dudan galdetzen diot nire buruari.

 

Bide luzea dago oineztatzeko eta bertan traba asko aurkituko ditugu, nola hala gainditu beharrekoak.

 

Berriz ere guzti hau nola gertatu zen galdezka nabil neure buruari.

Eta milaka galdera ditut,

baina erantzun zuzenik ez.

Ez benetan beteko nauenik,

ez eta egia borobilik ere, 

bakoitzak bere egia duen mundu honetan.

 

Berriz ere faltan botatzen zaitudala diote batzuk,

baina ez dut nire hutsaren melodiarekin beste arorik igaro nahi.

 

Atzera pauso handia izan zen hura guretzat.

 

Berriz ere, damuen jabe, zu gabe aurkitu naiz gaurkoan. 

© 2023 by EDUARD MILLER. Proudly created with Wix.com

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube
bottom of page