top of page

ARITZ ARREGI

LOARI DEI
Ez dut bizitzari orduak lapurtu asmoz lo egiten,
soilik begiak isten saiatzen naiz
lasaitasun forman nigan atxikitzen den
sentsazio horrek arrapa nazan.
Gaur loari dei egingo diot,
tamalez,
zu berriz sentitzeko
dudan era bakarra delako.
Kanpoko munduaren sentimenduak
nabaritzea ahalbidetzen nauten leihoak ixterakoan,
nire erraietan barneratzen naiz,
eta gure artean egon zen sinergia sentitzen dut.
Zure irudia antzematen dut
frustratutako ilusioen lanbro artean,
eta altzoari heltzen diot.
Burua bularrean pausatu dut,
bizitza eman zidaten bihotzaren taupadak sentitu nahi baititut.
Begiak itxiko ditut
zure irudiak
nire memorian tatuatuta
luze iraun dezan.
Horrela, gaur egun
etengabe errepikatuko nizukeena
esan ahal izango dizut;
Dena zara niretzat.
bottom of page