top of page

ARITZ ARREGI

IHES EGIN
Mira dut bakardadea.
Denbora bera funtsean,
edota, beharbada,
airea kantitate txikietan.
Belarraren kontaktuak sortzen didan
irribarre gozo eta atsegina,
natura,
edota laburbilduz,
lurra sentitzea.
Eguzkiari begiratuz etzan behar dut,
eta egokitzat daukanean,
begiak itxiko ditut,
izpi kaltegarrietatik ezkutatzeko.
Ez dut beldurra sentitu nahi nire gorputzean.
Ihes egitea beharrezkoa da zugana heltzeko,
zure senetara,
batzuetan lausotzen zaigun argi distiratsura,
azken batean,
zure bizitzan barneratzeko.
bottom of page