top of page

MUGAK

 

 

Haize leunak mugimendu geldoa sortarazten duen bitartean,

eguneroko errutinatik izkutatzeko beharraz, 

lasaitasunaren inguru zabal honetan bota dut etsi-etsian nire arima.

 

Ez dut aske sentitzea besterik gura,

ez da desira soil bat baino izanen.

 

Gora begira,

zeruari begirada zehatza bota nahi diot.

 

Non dago ikustezina den muga hori?

Non dago ni errealitate eta zu iragan bihurtzen gaituen hesia?

 

Jakin,

ikustezina den mugarik handiena,

zuganako sentitzen dudan maitasunarena dela.

 

© 2023 by EDUARD MILLER. Proudly created with Wix.com

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube
bottom of page