
ARITZ ARREGI

EGONGELAN
Esnatu naiz,
eta ez da gutxi.
Egunaren lehen argi printzekin batera
zabaltzen dut egongelako pertsiana
eta miresten ditut isladik goxoenak.
Argirik bada, -pentsatu nuen.
Minutuak luzeegiak dira
izokin koloreko gela honetan.
Lau hormek uneoro besarkatzen nauten arren,
isiltasunaren oihartzuna,
barruan kabitu ezineko
sentsazio arnasezinaren adierazlea da,
nolabait hautsi beharreko hotzaldiarena.
Egiari zor,
itxarongelan egon nintzen une haietan
lurrean itsatsitako marrei begiratzen nien.
Zein ote da neurea- galdetzen nion behin eta berriz neure buruari.
Bizitzari eutsi nahi nion nolabait,
lasaigarria biur zitekeen esaldi bat entzun,
momentuko hesgailuak bailiran ere.
Aulkian eserita nago,
lehiotik begira,
eta ikusten ditut autoak,
txoriak,
mundua.
Azkar doa dena,
eta guztiak du muga bat.