top of page

ARITZ ARREGI

ARIMAK BILUZTU BEHAR
Arimak biluztean,
soilik orduan,
jakingo genuke
nor edota zer garen.
Baina ezingo da inoiz zehaztu,
azalez estalitako gorpu honek
sekretu azalezinak
bereganatu baitzituen
mundura jaio aurretiko sortzean.
Norberak bere burua
ezagutzeko duen
eguneroko borroka hortan,
guztia da ezer
eta ezerk ez gaitu hasetzen,
-pentsatu nuen.
Perfekzioa ez da existitzen.
Utopia da hori.
bottom of page