top of page

HASIERA

 

Zer ezkutatzen du hasiera batek? -galdetzen nion nire buruari.

 

Har ezazu denbora pixka bat -pentsatu nuen-, zati batzuk kokatu baharra dauzkat egunetik egunera amaitzea zailagoa suertatzen zaidan puzle honetan.

 

Hasierak zalantzak eta oskol bat dakartza bide ezezagunerako oinarrizko ekipazio bezala. Dortoken gisan pauso txiki eta zehatzak eman ohi ditugu ustekabeko istripurik sor ez dadin. Une baten idealizazio subjetikboa ere badakar. Pasioa, ilusioa, esperantza eta konfidantza. Guztia koktel ontzi batean nahasita. Edan dezagun bertatik, maitasun anestikoko lastoarekin.

 

Esperientziek orri kantitatea handitzen dute gaizki orbaindutako zaurien agendan.

Iraganerantz begirada egitea eskatu nion neure buruari.

Aurreratze indibidualaren azterketa-ezagutza-onarpen sakona.

 

Eta emaitza ez da hitz sinple bat besterik. Beldurra.

Ezagutzeari beldurra.

Sentitzeari beldurra.

Bidailagunaren itxaropenak ez betetzeari beldurra,

eta galtzeari beldurra.

 

Eta maitasuna ez joko bat besterik.

Galdutakoan “berriro hasi” aukera menuan ez duen jokoa. 

© 2023 by EDUARD MILLER. Proudly created with Wix.com

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube
bottom of page