top of page

URRUNTASUNA

 

 

Urruntasuna,

hoztasunaren arrazoia izan daiteke,

baina berau ez dute zu eta nire artean egon daitezken kilometroek neurtzen,

elkar ezer jakin nahi ez duten begiradek baino.

 

Iluntasunaren kalean hartu dut ostatu.

Ez dago bihotza biluzik izatearena baina hoztasun handiagorik.

Euria ari du.

Nire lehiotik gurutze bide bat ikus dezaket.

 

Zorionez,

joaneko bideek etorrerakoa badutela esan dit barne ahotsak.

Errotonda baten gisan egoerek buelta eman dezaketela.

Egoerari buelta eman dakiokegula.

 

Baina gaur egun ez dakit inor nire zain egongo ote den.

Ez dakit nire zain ote zauden. 

© 2023 by EDUARD MILLER. Proudly created with Wix.com

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube
bottom of page