top of page

HOSTOAK GINEN

 

Udazkeneko goiz lanbrotsu hartan erakutsi zidan bizitzak aukerak orlegiz jantzitako hostoak baino ez zirela.

 

Hauek ez dira salbu denboraz neurtzen den mundu honetan eta nik parekotasun bat egin dakioket han ulertutakoari;

 

Demangun zure zuhatzairen hosto berria izateko aukera dudala. Une hartan zoriontasunak eta ilusioak bi aldeen beldurrak alde batera utzi eta bat egitea eskatzen dute enborraren argigarri izatera iritsi nahian. Behar nuenero zugandik xurgatzen nuen maitasunaren zukua.

 

Halabaina, denboraren kalera agertu nintzenean, idortzera kondenatu nuen nire burua.

Galtzearen beldurrak irabazteko zerbaiten aukeraz hitzegiten zidan, baina, beldurrak, bukaerara iritsi aurretik kolorez aldatuarazi ninduen gure arteko lotura amaitzear zenaren ardurak jota.

 

Egia esan, une haren ustezko idealiazioak ez zidan askorako balio izan. Denboraren baitan lehortu ninduzun lurrerantz askatuz, eta ez dakizu zein orekaezina sentitu nintzen zure beharra zuen bihotzari zugandik ezer jakingo ez zuela ulertarazten saiatu nintzenean.

 

Irudi bat nire oroimenean.

Atzera ezinezko damu eta aukera galduak.

Gaur da eguna non zuhaitz haren azpian eserleku bat jarri dudan.

Agian bertan aurkituko nauzu inoiz bueltatzea erabakiko bazenu.

 

Artean, etsi etsian eta amorruz oihukatuko diot haizeari; bizitzaren biktimak gara.

 

Denboraren azalean hostoak lehortu egin dira eta egun gorri honek amaiera baten azken paragrafoa dirudi.

Nik aldiz hemen dihardut horbel bat eskuan hartuta oroitzapenekin jolasean.

Ikutu hutsarekin soinua ateratzen du saminez beteriko gorputz hilak, eta bapatean hautsi egin da, negarra eginaz eztanda egingo lukeen gizon baten antzera. Puskatu egin zen, halabeharrez.

Tamalez, gehiegi nahi izateak galdu ohi du izakia, galtzaile bihurtaraziz. 

© 2023 by EDUARD MILLER. Proudly created with Wix.com

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube
bottom of page