top of page

ARITZ ARREGI

BEGIAK; LEIHO IHESKORRAK
Nire bihotza zeharkatzen zuten beldur haiek ezagutarazi nizkizun begidara suharren bidez.
Lagun,
isiltasunak ez du ezertarako balio hutsaldi gaindiezin honen zergaitiak ezagutzeko premiazko beharra denean.
Gaur,
egun orekaezina oparituko dizut.
Minutuak aurrera doazen heinean pozointzen da gaua,
sentimentuen oreka gal dezazun,
eta ilaun sentitzen naiz.
Berriz ere buruan darrai beldurrak.
Irteera bilatu ezazu;
begiak dira leiho iheskorrak.
bottom of page