top of page

AZKEN AMETSA

 

Gela ilun honen hutsunean,

egunak zaizkit luze;

Zeu ote zara loezinaren,

arrazoi, erantzule?

Pentsamenduetatik ihes,

sentipen gatibu,
hostoak sortu aurretik

idortzen zaizkigu.

 

Lortu genuen unetik,

ulermena, hitza.

Etengabeko borrokek,

heriotz-bizitza.

Mundura sortu gintuzten,

zein ote baldintza?

Azken uneko beldurren menpe izan ohi da,

izaki ekintza.

 

Gela ilun honen hutsunean...

 

Azaldu nahiko nituzke,

nire azken hitzak,

geroaldian pentsatuz,

darraien bizitzak.

Ez da atzera bueltarik,

akabo baldintzak.

Buruak ulertzen ez dituen zioak

baitauzka bihotzak.

 

Letra hau Lara Mitxelenak sortutako melodiari jarria izan zen. Aurten Hernaniko BITARTEAN folk taldearen "Bidean" diskan kaleratu dute. Hona hemen euren Myspace-a eta abestia bera. MILA ESKER.

https://myspace.com/bitartean/music/song/azken-ametsa-95421242-106303592

 

 

© 2023 by EDUARD MILLER. Proudly created with Wix.com

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube
bottom of page