
ARITZ ARREGI

HUTSALDIA
Hitz hauek idaztea proposatu nion neure buruari
azken egunotako barne hutsaldia bete asmoz
edota agian neure izatea aurki nezan.
Ez dakit.
Atsekabetuta begiratzen ditut iragandako egunak
eta aukera bat galdu dudala pentsatzen dut maiz.
Ilusioak agian,
edota funtsean,
zerorri.
Udako egunek egutegia zelatatzen dihartute
eguzki eske dabiltzan bihotz hozkirriak gozatu asmoz
baina beroaldi horrek, tamalez,
denbora batez elkar behar izan duten bihotzen hotzaldia dakar.
Zein krudela.
Den den, guztiak du onetik.
Bai, zugatik diot.
Nire fusilamenduaren erantzulea aurkitu zenuen.
Denbora.
Beldur haien zergaitien erantzunez ez dakien denbora.
Batzuetan uste dut zutaz jakin behar dudala.
Beste batzuetan ordea,
fusilamenduaren ostean nire hilobian argazki eta formak aurki ditzakezula,
izan nintzenaren oroimenean.
Izan zitekeena edota argi esanda,
izatera iritsi ez zena.
Bertan aurkituko dituzu erantzunak, maite.