top of page

ZEU GUZTIAREN ATZEAN

 

Irudipen bat,

oroitzapen bat,

eta zeu horren atzean,

zeu guztiaren arrazoi eta erantzule.

Behartu gabeko une baten oinarri,

eta atzera bueltarik ez dunen saminaren hazi.

 

Saminak,

esan nahi eta esan gabe utzitakoak,

sentsazio korapilatsu asko.

Egin gabekoek erakusten digutelako maiz

egin beharko genukena,

egin behar genuena.

 

Eta ez,

ez dut nire ilusioa saldu nahi.

 

Lagun,

gaur hor zaitut,

senti zaitzaket,

baina ez zaitut ikusten.

 

Non galtzen da aitzaki merkeek

estaltzen duten pasibitate mugagabea?

Nik ez dut argazkirik behar

momentuak kaxoi ilun eta itxi baten

giltzapean geratuko badira.

 

Historia bat osatuko duten pausoak eman nahi ditut,

atzera bueltarik ez duten pausoekin oineztatutako bidea egin.

 

Atzera bueltarik ez duen horrek,

aurrera egiten jarraitzea eskatzen du,

eta bizitzak uneoro ematen dizkigun doinuetatik

geure istorioa deskribatuko duen melodia osatzean amaituko da dena.

 

Eta ez dut malko kristalizatu bat isuriko.

Irribarre faltsurik eskeiniko.

Nire izateak ez duen hortatik besteak nahi duen hori agertuko.

 

Gaur pena gehiago ditut.

Hipokrita bat naiz.

Neurekoia.

Hotza.

Distantea.

Egutegian aurrera bai,

baina bizitzan noraezean doan arima galdua.

 

Eta alaitasunak ez du deskribapen komunik,

tristea da zoritxarrez bizitza honen melodia.

 

Non hasten den jakinagatik noiz amaituko denaren berri ematen ez duen egoeren akumulazioa da bizitza. 

© 2023 by EDUARD MILLER. Proudly created with Wix.com

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube
bottom of page