top of page

ZULOAK

 

Oroitzapenaren ganbaran murgilduta,

sabaiatik ur tantak jario direla somatu dut.

 

Ez bat. Ez eta bi ere.

Urradura asko dira.

Zulo gehiegi agian.

Baina atzera begira jartzea, arazo gerta daiteke.

 

Isiltasuna...

Uraren soinuak bihotzaren taupadak bailiran...

oroitzapenak ahaztu ezinezko,

baina igaro beharreko apalean gordetzen laguntzen didan heinean...

 

Egia da bizitzaren sabaiak ur ituteak izanen dituela.

Tapa daitezkenak gehienak,

baina beste batzuk ordea hor iraungo dute bizitzaren istorioan,

oroitzapen pausatuek ezarriko dien erritmoan…

 

Zuloei begiratzen diet.

Badakit hor daudela,

baina gaur ez da bertatik ur tantarik erortzen.

 

Zuloak,

norberak bere erara tapatuta,

jasangarriak izan daitezke,

ahaztezinak,

bizitza osoan gorputzean tatuaturiko pasarte moduan,

baina isiltasuna haustea norberaren esku dagoen gisan dago zulo horiekin aurrera egiten jakiteko bidea.

 

Merezi al du isiltasuna apurtzeak? 

© 2023 by EDUARD MILLER. Proudly created with Wix.com

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube
bottom of page