top of page

ARITZ ARREGI

ZATIKETA
Bihotzak zatitu ziren,
norabideak,
oraina.
Agurrak ahanztura dakar,
galderen zurrunbiloa
pena barruan bueltaka.
Ez zenidan hortaz hitz egin.
Ezer gutxi eska dakizuket
zure bizitzatik irtenarazi zenidanetik,
baina jakizu,
maitasunaren aldaeretan,
beharrezkoa dela esfortzu
amankomun bat.
Ez dut zure begietan beste bat gehiago izan nahi.
bottom of page