top of page

KOKATU

 

Demagun begiak zabaldu ditugula eta egunsenti berri baten aurrean topatu garela.

Betiko leihora gerturatu eta handik egin dugula kanpoko mundurantz begirada bat. Zer topatu nahi dugu, zer dela eta jokaera hau?

 

Aukera bat, hori da egun berri batek aukezten duen lehen baliabidea.

Ostirala da. 2010eko Urriaren lehen eguna estrenatu dugu egutegian.

 

Izan ere, pasa den hark ez du baliorik gaurkoan, eta gurekin bat ez baletor bezala atzean utzi dugu Iraila. Orrialde berri bati ekingo diogu. Egutegiarekin egin duguna egin genezake izen batekin. Uste gabean atzean geratu diren haiek han dihardute, aurrera ezinean. Zer egin nezake barne korapilo hau askatzeko? Nola has nezake hilabete bat hutsetik? galdetu nion nire buruari.

 

Nekealdi baten beharra duzu,erantzun zidan.

Izan ere, izardia gugan behar ez dugun likido humel gazia bada, geuk ere izago dugu barrutik ateratzeko moduko korapilo garratzik.

Arima hustutzeko beharrik. Arnasezinak bihurtu diren korapiloak, norantzarik gabeko gudak. Bandera gabeko lurrak, edota beste modu batean esanda konkistatzeke direnak.

Erantzunak jarri behar nizkioke galdera hauei, berretsiz. Mendira noa, erabaki nuen. Hor ikus nazakezue. Makil bat orekari eutsi ahal izateko. Poltsa bat gerriari lotuta, ihes egin ez dakidaten nire beharrezko osagaiek. Unibertsalak dira airea, soinua edota maitasuna. Ikustezinak, beldurrak bezalaxe.

 

Parekotasunak badira bizitzan. Konparaketa ez da txarra azalpen bat eman nahi bada. Modu egokiena zein litzatekeen argi uzten bada. Zelaiak ditut aurretik, bide zuzena oineztatzeko. Hodei zati bat eskuekin har nezakela pentsatu nuen. Zein zapore ote zuen? Grisa da, garratza dirudi. Saminak badira zeruan. Inori azalpenik eskatu gabe, behar duten bakoitzero hustutzen dira.

Ez da momentua bilatu beharrik. Momentuak heldu egiten dira.

 

Izerdia kanporatuz noa, nire buruak egoera ezberdinen analisia egiten diharduelarik.

 

Isiltasuna bada, baina ez nire barnean.

Bizitza kokatu nahian dihardu nire oroitzapenak. 

© 2023 by EDUARD MILLER. Proudly created with Wix.com

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube
bottom of page