top of page

SOILIK TANTA BAT

 

Ur tanta bat era esferikoan.

Gurpil bat,

edota mundua bera bezalaxe.

 

Pentsamenduek ezarritako abiaduran darrai

nire gorpuak erreka estu honetan,

itsasoan amaitu aurretiko bidai agonikoan.

 

Ur gozotako bizipenak

ur gazietan amaitzera

kondenatuta daude,

maitasuna eta gorrotoa lez.

Elkar behar dute.

 

Harroka zartatuak ikusi ditzaket,

elkar ulertzen ez duten begiradak bailiran,

samintasunean.

 

Bizitza,

funtsean,

bidaia da.

 

Bizipenak;

txangoak.

 

Berandu baina lehen hondoratuko naiz,

eta orduan,

belarrian ur gaziaren presioa nabarmentzen dudan unean

oroituko naiz zutaz.

 

Eta zera pentsatuko dut;

tanta bat baino ez naizela izan zure bizitzan.

Begipean hasi zen tanta goibela.

Ez nuela jakin zure masailean orekari eusten,

eta etsi etsian,

lurrera jausi nintzela. 

© 2023 by EDUARD MILLER. Proudly created with Wix.com

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube
bottom of page