top of page

IRUDIPENA

 

Eguna joan,

eguna etorri,

eta beti kontu berbera.

 

Zein ote da errealitatea eta fikzioa desberdintzen dituen muga ikusezina? Irudipena.

 

Zeu zara gauero begiak itsi aurretikoan galderak bururatzen dizkidana.

Zeu nire loezinaren arrazoi eta erantzule.

 

Urteek aurrera egin hala,

gero eta hauskorragoa da bizitza hontara lotzen nauen lokarria.

Arduratzen hasia naiz,

izan ere,

idortutako hostoak bailiran etentzen hasiak dira sendo egiten ninduten hariak.

Handi zein txiki beharrezko nituenak,

ditudanak.

 

Baina denboraren kalean

bizitzak ez du jerarkiarik.

Ez du beharrez ulertzen.

Zoriz,

mundua bera erori egiten da norberaren oinetara,

eta biderik ba ote den galdetzen diogu isiltasunari samintasunean.

 

Desagertzea,

barruan kabitu ezineko sentsazio arnasezinaren salbamendua litzatekela sinistu izan dut maiz,

baina tamalez,

ez du deus ere konpontzen.

 

Nahiak,

desirak,

ilusio zein usteak,

momentuko hesgailu lasaigarriak baino ez dira.

Pentsamenduaren ihesaldiak.

 

Eta konturatzen zara pauso guztiek ez dutela distantzi berbera oineztatzen.

Saminek ez dutela aurrez zehaztutako minaldi egutegirik.

 

Denbora eskatu behar zaiola denborari, denbora eman behar zaionez.

 

Eta galdetzen dut guzti hau errealitatea ote den.

Fikzioa ote den.

Irudipena ote den. 

© 2023 by EDUARD MILLER. Proudly created with Wix.com

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube
bottom of page