
ARITZ ARREGI

KATIXA
Ganbarako argiak itzali ziren.
Ispiluek egun euritsu eta
gris hartako azken eguzki-izpiak
islatzen zituzten,
eta nik,
zerura begiratu nuen
izar adoretsuren baten bila.
Hodeiak gainditzeko indarrik
eta mundura diren gisara azaltzeko
indarrik izango ote dute? -galdetu nintzen.
Pentsamenduan darraiten oroitzapenak
gordeko ditut eguna hil baina lehen,
eta nigan zer izkutatzen den ikusiko dut,
zerk sortzen didan estutasun hau,
barrutik jaten nauen bor-bor jarraia.
Bizitza gogorra da.
Ez da eskulibururik
bizipenak non kokatu
behar ditugun azaltzen lagunduko digunik.
Horrexegatik, beharbada,
batzuk bere pisuagatik ahanzten dira eta...
hara, izar iheskor bat.
Hark bere frustrazioez betetako masa
mundu honetan kolpatu baino lehen
eskatuko dut desira dudana;
Ez zaitez penaz hil, argia zugan dago.