top of page

ARITZ ARREGI

GANIBETAK
Bi hankeko ganibet zorrotzak
kale gurutzeetan desagertzen dira
gaueko euria estolda zuloan bezalaxe.
Ezkutuan zelatatzen zaituzte,
zure bizitzaren berri dutelakoan,
iriztera ausartzen baitira,
inoiz ezer galdetu gabe.
Baina badakizu zein den euren bidea,
eta zerk osatzen zaituen zu.
bottom of page