top of page

LOEZINA

 

Euria eta haizea itsasoaren loezinaren errudunak,

olatuak kamikazeak dira, amaiera helburu bat dutenak;

gatazka haitzen kontra hiltzea.

 

Haize erauntsiak desirak salatzen ari dira,

batzuetan ikusezinak baitira,

norbere barneko istiluak bezalaxe.

 

Begiak irekitzeko ordua da,

(bat-bateko monotonia),

iritsi da garairako genituen nahiak

irudikatzen saiatzeko unea.

 

Aurrerantz begiratu nuen;

aurrekarien ondoren,

norberak bere minaren arrazoiagatik galdetu behar al du? 

© 2023 by EDUARD MILLER. Proudly created with Wix.com

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube
bottom of page