top of page

ARITZ ARREGI

SEURAASARIN
Seuraasarin oroitzapen eta lasaitasunak bat egiten dute zeharkatutako oholen barnean.
Antzokia aire librean,
aurrez idatzitako bizipenak antzezteko.
Ez da beldurrik estazio honetan,
hotza begietan hasten delako.
Eraikin bukolikoak aintzinarora garraiatzeko,
bizitza ezagutzeko asmoz,
ulertezinean.
Talitiainen,
nire albora hurbildu eta eskuan pausatu zinen.
Hazi batzuk eman eta bat egin genuen,
Helsinki eta uharte honek bat egiten duten bezalaxe,
halabeharrez.
bottom of page