top of page

ARITZ ARREGI

ZABUKA
Inork ez zuen galdetu zergaitiez
baina guztiek hitzegiten zuten hartaz.
Zabu bat mendi tontorrean.
Zabuka,
zabuka.
Inork ez zuen ulertzen,
baina guztiek irizten zuten hartaz.
Zabu bat mendi tontorrean.
Zabuka,
zabuka.
Zabuka,
oroitzapen gordinak haizeak orraz ditzan.
Zabuka,
masail leunak lehor ditzan.
Aurreruntz,
atzeruntz,
zabuka.
Mugimendua behar dut bizirik sentitzeko.
bottom of page